lunes, 2 de octubre de 2017

RAM memoria



Kaixo. Gaurkoan RAM memoriari buruz hitz egitea tokatzen da.

RAM memoria gauzak irakurri eta idazteko aukera eskaintzen duen memoria da. Memoria honek korrontea kentzean bere edukia ere galtzen du. Normalean denbora baterako memoria bezala erabiltzen da, datu ez iraunkorrekin. Memoria kendu ahal da, eta kentzerakoan, bere edukiera ere galtzen du.

Lehenetariko RAM memoria nukleo magnetikoduna izan zen, 1949 eta 1952 bitartean garatuta. Baina arazo bat zuen, oso leku gutxi zuen, 1969an siliziozko konduktoreak erabiltzen dituzten RAM memoria atera zituzten Intel enpresaren eskutik. Memoria honek  64 bits zituen, eta lehen memoria dezentea izan zen.

Gaur egungo RAM memoriaren bi mota nagusiak hauek dira:

  • SRAM (Static Random Access Memory).
  • DRAM (Dynamic Random Access Memory).



Konputagailuen memorien jerarkian RAM memoria prozasagailuarenaren eta katxeen atzetik dago abiadurari dagokionez. Memoria modulu denek memoria kontrolagailu bati elektronikoki lotuta daude eta honek DRAM integratuen sarrera eta irteera seinaleak kudeatzen ditu. Seinaleak hiru motakoak izan daitezke: helbideraketa, datuak eta kontrol seinaleak. Eta bi multzotan banatzen dira, kontrola eta hornikuntza.
Resultado de imagen de ram memory



No hay comentarios:

Publicar un comentario