jueves, 14 de septiembre de 2017

Hardware








Kaixo! Blogari sarrera bikain bat emateko, hardawarea zer den azalduko dizuet.

Hardwarea atal elektroniko-mekanikoa da, ordenagailua osatzen duten pieza guztien multzoa. Hauek denak solte lortu eta ordenagailu bat osa dezakegu. Baina makina horrek ezin du berelana bakarrik egin, ez bazaio aurrez zehazten zein den bere lana.

Ordengailua tresna konplexua da, osagai elektroniko askoz osatua. Lehen begiratuan, eta betetzen duten funtzioari begiratuta, lau atal bereiz ditzakegu: datuak sartzeko gailuak, datuak prozesatzeko unitatea, biltegiratzeko unitateak eta datuak ateratzeko gailuak. Atal bakoitzak bere zeregina du, eta zeregin horiek informazioaren fluxuarekin lotuta daude.






No hay comentarios:

Publicar un comentario