lunes, 18 de septiembre de 2017

Software



Kaixo. Softwarea ordenagailuaren zati garrantzitsu bat da, eta berari buruzko informazioa emango dizuet!

Softwarea, makina batek funtziona dezan beharrezkoa den informazio kopurua da, hau da, programa izeneko aginduen multzoa. Programa horiek ordenagailuak ulertzeko  lengoaian idatzita daude. Kodea idatzi eta gero, konpiladore edo itzultzaile baten bidez abiarazi daiteke.

Normalean ordenagailua erosten dugunean bakoitzak bhere softwarea instalaturik edukitzen du. Softwarearen zati bat derrigorrezkoa da, eta ordenagailu guztiek eduki behar dute.

Hainbat software mota daude:

  • Sistema eragileak: ordenagailua martxan jartzean abiarazten dena da, aplikazio guztien exekuzioa kontrolatzen duena.
  • Aplikazioak: funtzio konkretu baten exekutatzen duten programak dira.
  • Liburutegiak: oinarrizko funtzioak izaten dituzten fitxategiak dira,  aplikazioek egiten dute beraien erabilpena, eta ez erabiltzaileak zuzenean.
  • Firmwareak: gailu konkretu bat (inprimagailua, DVD unitateak) kontrolatzen duen programa da.



No hay comentarios:

Publicar un comentario