martes, 19 de septiembre de 2017

Mikroprozesadorea





Epa! Gaur mikroprozesadoreari buruz hitz egingo dut. Espero gustatzea.

Mikroprozesadorea milaka eta milaka zirkuituz osaturik dagoen prozesadore edo txip bat da. Bere eginkizun nagusia ordenagailua pizten denetik itzali arte aginduak ematea da. Gaur egun ordenagailuen munduan INTEL mikroprozesadore etxea da ezagunena, baina badira ordenagailuetarako beste mikroprozesadore batzuk ere, Motorola, AMD, Apple...












Mikroprozesadoreen ezaugarri nagusia abiadura da, hau da, informazioa bidali eta lana zein abiaduratan egiten duen zehazten du. Abiadurari dagokionez bi mota daude:
  • Barruko abiadura: Mikroa barruan zein abiaduratan ibiltzen den esan nahi du.
  • Kanpoko abiadura: Mikroa eta oinarrizko xafla zenbateko abiaduraz komunikatzen diren kalkulatzen du.
Teknologiak belaunaldiz belaunaldi aurreratzen doaz, baina gaur egun salgai dauden ordenagailuen abiadura 3-3,5 GHz ingurukoa da.

Baina mikroprozesadoreak ondorio nagatiboak ere baditu. Lehenik eta behin, adierazten dena baino azkerrago ibiltzen bada, hondatzeko arriskua dago. Gainera, berozteko arriskua dago, eta horrela funtzionatzen utzi dezake.

Beste tresna asko bezala, mikroprozesadore faltsuak ere badira, adibidez, jendeak txip bat hartu, bertan jartzen duena serigrafiaz borratu eta gainean idazten du. Kasu horien irtenbideak hauek dira:  ordenagailuaren barrua erakustera behartu edo faktura zehaztua eskatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario